• ch2020ko

Reponen la placa en homenaje a los gudaris/Gudari omenezko plaka ordezkatu dute

Estupenda noticia: Reponen la placa en homenaje a los gudaris y milicianos caídos en la Batalla del Ebro que había sido robada.

<< Bilbao, a 11 de septiembre de 2020. Oficina de prensa de Sabino Arana Fundazioa. La alcaldesa de El Pinell de Brai (Tarragona), Eva Amposta, ha comunicado que la placa instalada en octubre de 2018 en la Cota 705 de la Sierra de Pàndols (Tarragona) en reconocimiento a todos los gudaris y milicianos caídos en la Batalla del Ebro (1938), que había sido arrancada y robada, ya ha sido repuesta. En febrero de este año 2020, Raimond J. Serres, presidente de la Asociación de Recreación y Memoria Pàndols 1938, comunicó que la placa había desaparecido. Según Serres, “en diciembre de 2019 la placa se encontraba en su ubicación y el domingo, 16 de febrero de 2020, al subir a la cota para preparar la recreación que anualmente organizamos junto al monumento erigido por la llamada Quinta del Biberón en recuerdo de todas las víctimas de la Guerra Civil, nos percatamos de que la placa no estaba”. Buscaron por la zona, ya que en otras ocasiones placas allí ubicadas que han sufrido algún acto vandálico, las han encontrado tiradas por los alrededores. Pero, según nos comentaba, en esta ocasión “no la han encontrado” y sospechan que “se la han llevado como trofeo”.

El 14 de octubre de 2018 familiares, amigos, representantes institucionales y de asociaciones memorialistas de Euskadi y Catalunya -entre ellas, Sabino Arana Fundazioa, Zabalkuntza Kultur Elkartea, Museo Memorial del Cinturón de Hierro, Burdin Hesia Ugaon, Gerediaga Elkartea, Gogora y Euskal Prospekzio- participamos en esta Cota en un acto de recuerdo y homenaje a los gudaris y milicianos que lucharon y dieron su vida por las libertades durante la Guerra Civil en aquellas tierras.

En la placa, escrita en euskera, catalán, inglés y castellano se puede leer: “En el 80 aniversario del fallecimiento en Camposines del Comandante vasco Vicente Egia Sagardui, en reconocimiento a todos los gudaris y milicianos que lucharon y dieron su vida por las libertades y la democracia en estas tierras del Ebro”. Cota 705 de la Serra de Pàndols, a 14 de octubre de 2018.

La máxima representante del Ayuntamiento en el que se ubica la Cota 705 de Pàndols ha transmitido su satisfacción por el hecho de que tan pronto como lo ha permitido la crisis de la pandemia de la COVID-19, la placa haya sido restituida.

En la primera foto que se adjunta, se puede observar la placa el día de su inauguración, en octubre de 2018; en la segunda, la sacada el pasado 16 de febrero, en la que se puede ver el hueco dejado tras el acto vandálico; y en las tercera y cuarta, la placa de nuevo colocada en el punto de homenaje.>>

———

Albiste bikaina: Berriro jarri dute Ebroko gudan eroritako gudari eta milizianoen omenezko plaka lapurtua.

<< Bilbon, 2020ko irailaren 11n. Sabino Arana Fundazioaren Prentsa Bulegoa. Eva Amposta El Pinell de Brai (Tarragona) herriko alkateak jakitera eman duenez, 2018ko urrian Pàndols mendilerroaren (Tarragona) 705 kotan, Ebroko guduan (1938) hildako gudari eta miliziano guztiei aitortza egiteko jarri zen plaka, kendu eta lapurtu zutena, berriro ere jarri dutela. 2020ko otsailean, Raimond J. Serresek, Pàndols 1938 Berrosaera eta Oroimen Elkarteko presidenteak, plaka desagertu zela jakinarazi zuen. Serresen arabera, “2019ko abenduan, plaka bere lekuan zegoen, eta 2020ko otsailaren 16an, igandearekin, kotaraino igo ginenean, urtero-urtero Biberoiaren Kinta deiturikoak Gerra Zibileko biktima guztien oroimenez eraikitako monumentuaren ondoko antzezpena prestatzera, plaka ez zegoela ohartu ginen”.

Inguruetan bilatu zuten; izan ere, beste batzuetan, han kokatutako plakek ekintza bandalikoren bat pairatu eta lurrean botata aurkitu dituztela. Alabaina, elkarteko buruak esan zigunez, oraingoan “ez dute aurkitu” eta “garaikur gisa eraman dutelako susmoa” dute.

2018ko urriaren 14an, Euskaditik eta Kataluniatik joandako senide, lagun, ordezkari instituzional eta oroimena lantzen duten elkarteetako kideok -besteak beste, Sabino Arana Fundazioa, Zabalkuntza Kultur Elkartea, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa, Burdin Hesia Ugaon, Gerediaga Elkartea, Gogora eta Euskal Prospekzioa- aipaturiko kota horretan parte hartu genuen gerra garaian askatasunaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten gudari eta milizianoak oroitu eta omentzeko ekitaldi batean.

Euskaraz, katalanez, ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako plakan, honako hau irakur daiteke: “Vicente Egia Sagardui euskal komandantea Camposinesen hil zeneko 80. urteurrenean, Ebroko lurralde hauetan askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten gudari eta miliziano guztien omenez”. Pàndols mendilerroaren 705 kota, 2018ko urriaren 14a.>>

Pàndols mendilerroaren 705 kota dagoen udalerriko ordezkari nagusiak adierazi du pozik dagoela plaka berriro jarri dela, COVID-19aren izurriteak eragindako krisia dela eta, horretarako aukera izan bezain laster.

Oharrari erantsitako lehen argazkian, inaugurazio-egunean, 2018ko urrian, jarritako plaka ikus daiteke; bigarrenean, otsailaren 16an ateratakoan, ekintza bandalikoaren zioz utzitako hutsunea ikus daiteke; azkenik, hirugarren eta laugarren irudietan, berriz, omenezko gunean berriro era jarritako plaka ikus daiteke.


Artikulua hemen / El artículo aquí: https://www.sabinoarana.eus/Portada/ArtMID/1939/ArticleID/501?fbclid=IwAR17DQ1QEC-bNXE-Ut7UeNcq7ZXCGRvhd2MERdIi5md8qui4KQxlI6rtGKQ

3 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo