• ch2020ko

Recuerdo a Jokin Sarria / Jokin Sarriaren omenez

Ayer por la tarde recibimos la triste noticia del fallecimiento de JOKIN SARRIA, a los 89 años de edad.

Conocimos a Jokin y a su esposa durante una visita que realizaron al Museo Memorial del Cinturón de Hierro de Berango en el año 2019, organizada por la residencia Elorduy de Barrika, donde vivían.

En aquella ocasión, Jokin nos contó algunos datos muy interesantes sobre su infancia en Berango durante la Guerra Civil, así que más tarde, en 2020, gracias a su coordinadora Ana Brea, tuvimos la suerte de poder entrevistarle por videoconferencia, ya que las circunstancias sanitarias no permitían otra cosa.

La entrevista fue publicada en el apartado de testimonios del libro 'Berango in memoriam, 1937-2020' y recoge detalles muy interesantes como la presencia de soldados italianos en Berango y el derribo de un avión republicano, y también muy tristes como el encarcelamiento del padre de Jokin, Joaquín Sarria, militante nacionalista.

Queremos recordarle con esta cariñosa foto, tomada por Ana en la residencia Elorduy a comienzos de este año, cuando recibió el libro del que él fue tan autor como yo mismo.

GOIAN BEGO. DESCANSA EN PAZ, Jokin.

--------

Atzo arratsaldean jaso genuen JOKIN SARRIAren heriotzaren berri tristea, 89 urte zituela.

Jokin eta bere emaztea 2019an Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museora egindako bisitan ezagutu genituen, Barrikako Elorduy egoitzak antolatuta. Orduko hartan, Jokinek oso datu interesgarriak eman zizkigun Gerra Zibilean Berangon izandako haurtzaroari buruz; beraz, geroago, 2020an, Ana Brea koordinatzaileari esker, zorionez, bideokonferentziaz elkarrizketatu ahal izan genuen, osasun-egoerak ez baitzuen besterik ahalbidetzen.

Elkarrizketa 'Berango in memoriam, 1937-2020' liburuko testigantzen atalean argitaratu zen, eta oso xehetasun interesgarriak biltzen ditu, hala nola soldadu italiarren presentzia Berangon eta hegazkin errepublikar baten eraispena, eta baita oso tristeak ere, hala nola Jokinen aita Joaquin Sarria militante jeltzaleren espetxeratzea. Anak Elorduy egoitzan urte honen hasieran ateratako argazki maitekor honekin gogoratu nahi dugu, bera ni bezain egile izan zen liburua jaso zuenean.

GOIAN BEGO, Jokin.



1 visualización0 comentarios