• ch2020ko

Bandera de la compañía de ametralladoras del batallón 42 UGT 6 ‘Pablo Iglesias’

Las personas que desde ahora se acerquen a visitar nuestro Museo Memorial del Cinturón de Hierro, podrán ver nuestro último elemento expuesto: la reproducción de la bandera de combate de la compañía de ametralladoras del batallón UGT 6 ‘Pablo Iglesias’, número 42 del Ejército de Euzkadi. Esta unidad se formó en octubre de 1936, en la Euzkadi autónoma, con la militarización de las milicias, ahora organizadas en batallones. Permaneció destinada en el frente de Eibar, en el alto de Arrate, hasta ya entrada la ofensiva del general Mola. Con la caída de Elorrio y el envolvimiento de las defensas de Intxorta, el batallón Pablo Iglesias hubo de retirarse de sus posiciones sobre Eibar el 25 de abril de 1937. Tras combatir en Amorebieta y Lemoa integrado en la 15 Brigada de la 3ª División vasca, los restos de la unidad se retiraron a Cantabria, fusionándose con el batallón UGT 14 ‘Torrijos’, y cayendo finalmente prisioneros en Santander el 26 de agosto de 1937. Si bien no tenemos constancia de que la bandera original aún exista, hemos conseguido REPRODUCIRLA a través de la INTERPRETACIÓN DE UN FOTOGRAMA DE UN NOCIARIO FRANQUISTA, ya que la bandera fue capturada por los atacantes y exhibida por éstos como TROFEO DE GUERRA a su entrada en Bilbao el 19 de junio de 1937. Queremos dar las gracias desde aquí a nuestros amigos: Alberto J. Sanpedro por la composición del bordado; a Maria Luz Carballude y Manu Paz por la confección de la pieza en su conjunto, trabajo primoroso e imprescindible; así como a Javier González por la exposición. Seguimos adelante. www.cinturondehierro.eus. -----------


Hemendik aurrera Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa bisitatzera etorriko direnek gure azken elementua ikusteko aukera izango dute: UGT 6 ‘Pablo Iglesias’ batailoiko metrailadore konpainiaren borroka-banderaren erreprodukzioa, Euzkadiko Gudaroztearen 42. zenbakia. Unitate hau 1936ko urrian sortu zen Euzkadi autonomoan, milizien militarizazioarekin, orain batailoietan antolatuak. Eibarko frontean egon zen, Arrateko gainean, Mola jeneralaren erasoa iritsi zen arte. Elorrio erori zenean eta Intxortako defentsak inguratu zirenean, Pablo Iglesias batailoiak atzera egin behar izan zuen 1937ko apirilaren 25ean. Amorebietan eta Lemoan Euskal 3. Dibisioko 15. Brigadan sartuta borrokatu ondoren, unitatearen hondakinak Kantabriara erretiratu ziren, UGT 14 ‘Torrijos’ batailoiarekin bat eginez, eta azkenean Santanderren preso hartu zituzten 1937ko abuztuaren 26an. Jatorrizko bandera oraindik badenik ez dakigun arren, ALBISTEGI FRANKISTA BATEN FOTOGRAMA INTERPRETATUZ ERREPRODUZITZEA lortu dugu; izan ere, erasotzaileek harrapatu zuten bandera, eta 1937ko ekainaren 19an Bilbon sartu zenean GERRAKO GARAIKUR gisa erakutsi zuten. Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik gure lagunei: Alberto J. Sanpedrori brodatuaren konposizioagatik; Maria Luz Carballuderi eta Manu Pazi pieza osoa, lan bikaina eta ezinbestekoa, egiteagatik; eta Javier Gonzalezi erakusketagatik. Aurrera goaz. www.cinturondehierro.eus






8 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo